Autogintza

Auto salmenta %42 handitu da urtarrilean, Hego Euskal Herrian

Urteko lehen hilabetean 3.672 auto matrikulatu dira Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan.

Guztira 3.772 auto berri matrikulatu dira aurten Hego Euskal Herrian. BERRIA
Iker Aranburu.
2015eko otsailaren 2a
19:43
Entzun

Indartsu amaitu zuen 2014. urtea auto berrien merkatuak, %18ko igoera batekin. Are indartsuagoa hasi du 2015. urtea, salmentak %42 handitu baitira iazko urtarrilarekin alderatuz gero. Guztira 3.772 auto berri matrikulatu dira, iazko 2.575 autoen aldean.

Neurri batean PIVE planeko laguntza publikoei zor zaio salmentaren igoera. Horregatik, auto egileen eta saltzaileen patronalek eskatu diote Espainiako Gobernuari sektorea laguntzen jarraitzeko.

Iazko merkatuko liderrak jarraitzen du aurten auto gehien saltzen: Volkswagenek 428 matrikulatu ditu, Opelek 302, Renaultek 285 eta Fordek 270. 

Maila apalagoan bada ere, autoen salmenta handitu egin da Espainian (%27,5) eta Frantzian (%5,9) ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.