Ekonomia

Auto salmenta %5,2 handitu da Hego Euskal Herrian

Urtearen bigarren erdian suspertu da merkatua.

Gora egin du autoen salmentak. MARK, EFE
Iker Aranburu.
2018ko urtarrilaren 2a
13:54
Entzun

Bosgarren urtez jarraian hazi da auto berrien matrikulazioa Hego Euskal Herrian. Guztira, 51.396 saldu dira, aurreko urtean baino 2.583 gehiago (+%5,23).

Edonola ere, salmentek krisi aurreko kopuruetatik oso urrun jarraitzen dute. 2007an, esaterako, 73.353 auto matrikulatu ziren Hego Euskal Herrian, iaz baino %30 gehiago.

Merkatuak urtearen bigarren erdian izan du gorakadarik handiena, ekainera arte salmentak %2 handitu ziren eta.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.