Auto salmentak %34,5 igo dira Hegoaldean

2009ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Uztaileko lehen astean, iaz, 675 auto saldu ziren Hego Euskal Herrian; aurten, epe berean, 908, %34,5 gehiago hain zuzen. Nabarmentzekoa da, Nafarroan, bikoiztu baino gehiago egin direla matrikulazioak. Izan ere, 2008an 151 saldu ziren, eta, aurten, 325. Faconautoren arabera, laguntzen eragin handia izan dute igoeran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.