«Esfortzu handia ari gara egiten. Promozioen bidez, auto bakoitza hiru mila euro merkeago saltzen dugu batez beste». Dena den, kontzesionarioak biltzen dituen Faconauto elkartearen arabera, horrek ere ez du balio izan salmentak suspertzeko. «Bezeroek ekonomiarekiko konfiantza falta dute, eta egoera hori gaindiezina bihurtu da sektorearentzat». Hego Euskal Herrian, %7 jaitsi dira matrikulazioak irailean. Urte osoko datuak kontuan hartuta, %27,1ekoa da jaitsiera.
Aipagarria da irailean Araban izandako beherakada: 450 auto saldu dira hilabete osoan, 2010eko irailean baino %34,5 gutxiago. Bizkaian ere jaitsi egin dira matrikulazioak, %8; Gipuzkoan iazko kopurua berdindu da; eta Nafarroan %11 auto gehiago saldu dira. Lehen bederatzi hilabeteak kontuan hartuta ere, Araban izan da beherakadarik handiena, %35,7koa. Nafarroan %29, 2 murriztu dira, Bizkaian %25,9 eta Gipuzkoan %19,7. Kontuan hartu behar da joan den urte hasieran laguntzak ematen zirela auto zaharra erretiratu eta berria erostearen truke.
Automatrikulazioez kexu
Egoera datuek erakusten duten baino larriagoa dela gaineratu du Faconauto elkarteak. Haren arabera, automatrikulazioek puztu egin dituzte salmenta datuak. Hau da, markek eurek matrikulatu dituzte autoak, gero aukerako ibilgailu gisa saltzeko. Horrek datuak hobetzeko aukera ematen die saltzaileei.
Etorkizunari begira ere ezkor dira kontzesionarioak. Hala, presazko neurriak indarrean jartzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.
Auto salmentek jaisten jarraitzen dute Hegoaldean
Prezioak jaitsi arren salmentak ez direla suspertu adierazi du kontzesionarioen Faconauto elkarteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu