Autobidean harrapatuta

Iker Aranburu.
2009ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Luis del Riverok, Sacyr Vallehermoso etxegintza enpresako presidenteak, inputatu gisa deklaratu beharko du Madrilgo epaitegi batean, Europistasen eta Itinereren arteko bat-egitean trikimailuak egin zituelakoan. Zehazki, Europistasen akzioaren balioa jaisten saiatzea leporatu diote, Itinererekin bat-egitea merkeagoa irteteko. Sacyrrek salaketak ukatu egin ditu eta operazioak inor kaltetu ez zuela ziurtatu du.

Otsailaren 8an agertu beharko du Del Riverok Madrilgo hirugarren instrukzio epailearen aurrean. Martxoaren 1ean, berriz, lekuko gisa deklaratu beharko dute auzi horrengatik beragatik BBK, Kutxa eta Vital Kutxako ordezkariek. Izan ere,hiru kutxak Europistasen akziodun zireneta Sacyrren Itinererekin bat-egitearen aldeko botoa eman zuten, Isolux Corsanen eskaintzaren aurrean.

Aranzazu Maria Gonzalez epaileak ontzat hartu du Europistasko 13 akziodun txikik jarritako salaketa ikertzea. Horien arabera, Sacyrrek kalte handia egin zien, Itinere-Europistas talde berrian zuen parte hartzea «artifizialki» puztu egin zuelako eta, ondorioz, beraiena txikituegin zuelako. Salaketak dio Sacyrrek zegozkion baino %18,87 gehiago eskuratu zuela, operazioa gauzatzeko hiru ospitale ere jarri zituelako. Ondasun horiei 800 milioi euroko balioa eman zieten. Salatzaileek nabarmendu dutenez, oraintsu erosi ditu berriro Sacyrrek ospitaleak, eta zortzi aldiz gutxiago pagatu dio Citigroupi. Gainera, akziodun txikiek uste dute Sacyrrek muzin egin ziola Itineren likidezia jartzeari, eta horrek merkatuetan kezka sortu eta akzioen balioa jaitsiarazi zuela.

Itinere dagoeneko ez dago Sacyrren esku, urte hasieran saldu egin baitzion Citigroupi,zorraren zati bat ordaintze aldera. Horri esker, urtarril eta irail artean 460,7 milioi euro irabazi ditu Sacyrrek. IKER ARANBURU
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.