Kontsumoa

Autoen salmenta %95 jaitsi da apirilean

Hilabete osoan 90 auto berri baizik ez dira saldu Hego Euskal Herrian.

Zurriola pasealekua hutsik, Donostian. JON URBE / FOKU
Iker Aranburu.
2020ko maiatzaren 4a
12:54
Entzun

Herritarren konfinamenduak eta auto saltokirik gehienen itxierak eten egin dute auto berrien salmenta apirilean. Guztira, 90 auto matrikulatu dira Hego Euskal Herrian, iazko apirilean baino 4.147 gutxiago (-%95,2).

Martxoan ere astindu ederra hartu zuen auto berrien merkatuak, salmentak %76 jaitsi baitziren. Ondorioz, urteko lehen lauhilekoan iazko lehen lauhilekoan baino 9.103 auto gutxiago matrikulatu dituzte (-%52,2).

Koronabirusaren krisiak hankaz gora jarri du merkatua, eta zaila da ondorio argirik ateratzea bezeroek hautatutako motorren inguruan. Edonola ere, motor alternatiboek izan dute erorikorik txikiena (-%16,8); horrenbestez, auto hibridoen, elektrikoen eta gas naturalekoa darabiltenen merkatu kuota %10,7tik %18,7ra igo da.

Dieselaren gainbehera geratu egin dela ere antzeman daiteke. Iazko lehen lauhilekoan %23,4 izan ziren gasolioa erretzen dutenak, eta aurtengoan %24,2 izan dira.

Gasolina darabiltenak dira nagusi, baina haien kuota ia bederatzi puntu jaitsi da, %57,1era arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.