Laudioko (Araba) Glavista lantegiko 240 langile kaleratzeko espedientearen aurka egiten hasi dira enpresako langileak, eta gaur horietako 25ek itxialdia egin dute lantegian. Oraintxe lantegiaren barruan daude, eta motxilekin eta lo egiteko materialarekin sartu dira.
Joan den astean aurkeztu zuten epaitegietan, irailaren 30ean, 240 langile kaleratzeko espedientea, eta langileak hainbat protesta egiten ari dira. Itxialdiaz gain, bihar eta etzi 12:00etatik 14:00etara protesta egiteko bilduko dira lantegiko atarian, eta ostiralean, hilak 6, mobilizazioa egingo dute Laudion.