Langabezia
Azken hiruhilekoan aurrekoan baino 1.200 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian
INE Espainiako Estatistika Institutuak kaleratu dituen datuen arabera, Hego Euskal Herrian %6,96ko langabezia dago. 91.700 lagun daude lanik gabe, aurreko hiruhilekoan baino 1.200 gutxiago.
Langabezia tasarik handiena Araban dago, hain zuzen ere 8,43koa. Bizkaia dator atzetik, %7,95eko tasarekin. Gipuzkoan 6,24koa da tasa, eta Nafarroan, berriz, %5,20koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu