Ekonomia

Baionako suprefetak konpromisoa hartu du laborantza arlorako krisi taldea sortzeko

Uztailaren 20a baino lehen laborantza alorrerako krisi taldea eratzeko konpromisoa hartu du gaur Baionako suprefeta, Euskal Laborarien Biltzarrarekin bildu ondotik. Lehenago elkarretaratzea egin dute 600 bat lagunek.

2008ko uztailaren 3a
15:17
Entzun
ELB Euskal Laborarien Biltzarrak deituta 600 lagun inguru bildu dira gaur Lapurdiko hiriburuan, eta erakundeko ordezkariak Baionako suprefetarekin elkarrizketatu dira gero. Nekazaritzak pairatzen duen krisia aztertu dute, eta elikagaien prezioak igo arren beraiek dirua galtzen dutela azaldu diote laborariek suprefetari.

Egoera latz horri aurre egiteko, laborantza erakundeetako eta enpresetako ordezkariek osatuko duten krisi taldea abian jartzea galdegin dio ELBk suprefetari, eta honek horretarako konpromisoa hartu du. Hilaren 20a aitzin krisi batzordea sortuko duela hitzeman die nekazarien ordezkariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.