BALANTZEA. Ezohiko irabazien faltak Gamesako etekinak murriztuko ditu 2005ean

Aurten mozkin garbiak 222 milioi euro izatea espero du, eta datorren urtean, 214 milioi

Erredakzioa
2004ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Urte bukaeran mozkin garbiak %10 igotzea espero du Gamesa taldeak aurten, 222 milioi euro guztira. Batez ere, Energia atalean oinarritutako irabazien hazkundea izango da: 130 milioi euro. Horietatik 26 milioi ezohiko mozkinak izango dira, parke eolikoen salmentari esker.

Datorren urtean, ordea, ez du aparteko dirurik espero, eta, ondorioz, etekin garbia %4 gutxiago izango dela iragarri du konpainiak: 214 milioi euro. Edonola ere, ohiko irabaziak %11 egingo dute gora 2005ean.

-ENERGIA: Fakturazioa %27 jaitsiko da, baina irabaziak, ohikoak eta ezohikoak gehituta, %9 igoko direla azpimarratu du. Datorren urtean, berriz, fakturazioaren hazkunde handia iragarri du (%83). Gaur egun, 15.000 megawat ditu Gamesak, zenbait garapen fasetan.

-eolikoa: Airesorgailuen eraikuntza indartu du Gamesa taldeak aurten. 1.166 milioi euroko salmentekin itxiko du urtea, eta 94 milioi irabaziko ditu, aurreko urtean baino %15 gehiago. Europan, AEBetan eta Asian duen negozioa handitzen jarraitzeko asmoa du konpainiak.

-zerbitzuak: Airesorgailuaketa parkeak muntatzen eta mantentzen dituen enpresaren atalari dagokionez, fakturazioa 172 milioi eurotik 220 milioi eurora igo da, %28 gehiago. Irabaziak, bestalde, sei milioi eurotik bederatzi milioi eurora pasatu dira. Bide hori datorren urtean indartuko dela aurreratu du Gamesak, eta mozkinak 14 milioi izatea espero du 2005ean.

-aeronautika: Hegazkinak ez dira negozio errentagarria izan Gamesarentzat. Joan den urteko aurreikuspenetan sail horretako irabaziak %19 igotzea planteatu zuen administrazio kontseiluak. Aldiz, 21 milioi irabaztetik soilik zazpi irabaztera pasa da. 2005ean ere aeronautika sailak ez du burua altxatuko, eta irabaziak hiru milioi izatea espero dute (%57 gutxiago).

-

Emaitzak



ArloakFakturazioaIrabazi garbia
200320042005200320042005
Energia588 431 790 87 104 116
Ezohiko irabaziak (parkeen salmenta)32 26 -
Eolikoa853 1.166 1.401 82 94 103
Zerbitzuak172 220 264 6 9 14
Aeronautika246 305 269 21 7 3
Doikuntzak-256 -318 -409 -26 -18 -22
Etekin osoak1.603 1.804 2.315 202 222 214
Ohiko jarduerako etekinak 170 192 214
(datuak milioi eurotan)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.