Balio erantsiaren gaineko zergaren hiru motak

2012ko uztailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arrunta. %12koa zen 1986an, Espainia EBn sartu eta kontsumoaren gaineko zerga ezarri zenean. Urratsez urrats igo dute gobernuek, eta %18an dago iazko uztailetik. Orain %21era igoko du PPk. Tasa hori pagatzen dute arropek, tabakoak, alkoholak, automobilek, apaingarriek, kirol emanaldiek, diskoek, etxetresnek, aparatu elektronikoek eta mota askotako produktuek eta zerbitzuek.

Murriztua. %8tik %10era igoko da. Janari askok (haragia, arraina, landutakoak...), ostalaritzak eta ile-apaindegiek, kultur ekitaldiek, bidaiarien garraioak, etxeek eta bestek ordaintzen dute.

Supermurriztua. %4ean geratuko da. Honako hauentzat: esnea, arrautzak, barazkiak, fruta, botikak, liburuak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.