Igandean ez zen akordiorik izan; bai, ordea, herenegun goizaldean.Banca Civica taldeak asmoa du 1.100 langile kaleratzeko datozen bi urteetan, eta langile batzorde osatu berriaren gehiengo handi batek —langileen ordezkaritzaren %97k— onartu egin du enplegua murritea. CCOO, UGT, CSICA, SEA eta GTB sindikatuek sinatu dute plana. LABek eta CGTk ez dute oraingoz onartu, eta ELAko ordezkariak ez du Madrilgo negoziazioetan parte hartu.
Nafarroako Kutxak, CajaBurgosek, CajaCanariasek eta Sevillako Cajasolek osatutako taldeak 1.100 lanpostu kenduko ditu plan horrekin hurrengo bi urteetan, erretiroa aurreratuta. Kutxek erretiro aurreratu deitu arren, LABeko iturriek diote kaleratzeak direla, kalte-ordain bakar bat ordainduko delako. Banca Civicaren arabera, saria soldata gordinaren %83 izango da, eta gutxieneko adina 55 urte, kutxa bakoitzak 54 urtera jaisteko aukerarekin.
Igandean ez zen akordiorik izan, hain justu mugikortasun geografikoaren inguruan ezadostasunak zeudelako. Azkenean onartu da «enpresaren borondate onaren eskuetan» uzteairizpide hori. Orain arte, gehienez, langileak 25 kilometro mugiarazteko muga zegoen. Banca Civicak prentsa ohar bidez nabarmendu du akordio horrek esan nahi duela lan arloan Cajasolek Banca Civicarekin bat egitea.
Ezker abertzalea, kezkatuta
Ohar batean ezker abertzaleak nabarmendu du pozgarria dela EAEko hainbat indar politikok «Euskal Herriko Kutxen bat-egiteari buruzko akordioa egin nahi izatea». Hala ere, kezka azaldu dute moduagatik. «Bat-egitearen alde agertzen direnak tamainarekin daude obsesionatuta, baina hori baino garrantzitsuagoa da bultzatunahi den eredua».
«Ezezko borobila» emango dio, horregatik. Ezker abertzalearen irudiko, Nafarroako Kutxa ez da kontuan hartu. «Ez da halabeharrezkoa Nafarroako Kutxa fusio hotz delakoei atea ireki zien lehena izatea, UPNk kutxa bere etxaldea zela pentsatu izan duelako beti». Era berean, ez daude ados eredu horrekin «pribatizazioari ateak» irekiko zaizkielako.
Dei egin diete beste alderdi politikoei, erakunde publikoei eta gizarte eragile zein bezeroei Euskal Herriko kutxen etorkizuna «guztien artean» eztabaidatzeko.
Banca Civicak 1.100 kaleratze hitzartu ditu
Ezker abertzaleak euskal kutxen fusioaren aurkako botoa agindu du, ereduarekin ados ez dagoelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu