Erroman jaioa da Mario Draghi (1947), eta familiatik datorkio banka mundurako joera, aita Carlo bankan jardun baitzen, baita Italiako Bankuan ere, zeinaren presidente izango baitzen Mario 2005etik 2011ra. Sapienza Unibertsitatean eta Massachusetts Institute of Technologyn ikasi zuen Draghik, eta Munduko Bankuan eta Italiako Altxorrean ere aritu zen lanean, besteak beste, estatuaren ondasunen pribatizazioak bultzatzen eta kudeatzen.
Europako Banku Zentraletik igarotzen diren beste asko bezala, Mario Draghi Goldman Sachs bankuan jardundakoa da: Italiako Bankura pasatu aurretik, 2002. urtetik 2005era Goldman Sachs Internationaleko kontseilari ordezkaria izan zen. Lan horri buruz azalpenak eman behar izan zituen Draghi EBZn. Izan ere, Goldman Sachs bankuak lagundu zion Greziari euroan sartzeko baldintzak betetzen, kontu publikoetako defizita ezkutatzeko manipulazioetan aholkularitza emanez. Draghik adierazi zuen ez zekiela ezer horri buruz.
Bankaria errotik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu