Bankoa-Credit Agricolek langileka kaleratzen hastea erabaki duela salatu dute LAB eta CCOO sindikatuek, «administrazio kontseiluaren aho bateko babesarekin». Hain zuzen ere, bankuak itxi egingo du Calahorran (Errioxa, Espainia) zuen bulegoa, eta bi lagun kalean utziko ditu.
Bi behargin horiek lanean jarraitzeko aukerak eskaini dizkiete sindikatuek bankuari, baina horrek ez duela jaramonik egin kritikatu dute LABek eta CCOOk. «Neurria hartuta zegoen, eta langileok ez dugu axola, soilik etekinek». Gainera, sindikatuek uste dute ez dela borondaterik izan konponbide adostu bat lortzeko.
Ipar Kutxarekin bateratzeko proiektua bertan behera utzi zuen Bankoak joan den urtean.
Bankoak «kaleratzeen bidea» abiatu duela salatu dute sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu