Bare-bare

Iker Aranburu.
2010eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Kariben falta izan dena izan zuten atzo munduko burtsek: egun lasaia, ia-ia gorabeherarik gabekoa. Europako Banku Zentralaren erabakiaren -edo erabaki ezaren- zain, Alemaniako Barne Produktu Gordina iaz %5 murriztu zela jakiteak ez zituen merkatuak aztoratu. Jakina zen Europako ekonomia handienak gerra osteko atzeraldirik handiena izan zuela iaz, eta, horri baino gehiago, azken hiruhilekoko hazkunde txikiari begiratzen diote. Baina izan ziren baretasunetik irten zirenak, lurrikara izendatzeko adina balio ez duten jaitsierekin: BBVAk %0,80 utzi zuen, eta %1,45 Gamesak, Citik haren akzioen balioari buruzko zalantzak azaldu ostean. Kontrako bidean abiatu zen Puleva Biotech: aurreko egunetako galerei %14,98 irabazita erantzun zien. Ikustekoa da gaur ere hain lasai erantzungo duten burtsek, eta batez ere bankuek, Barack Obamak iragarriko baitu zerga ezarriko diela banku handiei, finantza sistema salbatzeko jarritako diru publikoa konpentsatzeko.



Societe Generalek (-%2,86) ohartarazi du bere irabaziak asko murriztuko direla 2009an, urteko azken hiruhilekoan 1.400 milioi euro bazterrean utzi dituelako balizko galerei aurre egiteko. Frantziako banku handienetan bigarrenak otsailaren 18an jakinaraziko ditu bere emaitzak.



Repsoleko (-%0,37) administrazio kontseilua bihar bilduko da,Antoni Brufau presidentearen jarraipenaz eztabaidatzeko. Akziodun nagusiek Brufau kanporatu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.