Barrosok ezetz esan dio EBko kideei boto eskubidea kentzeari

Salbamendu mekanismo iraunkorra sortzeko proposamena, berriz, «aztertzekoa» iruditu zaio

Iker Aranburu.
2010eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Ardatz frantziar-alemaniarrak Bruselarekin egin du talka. Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak «onartezintzat» jo du Egonkortasun Ituna hausten dutenei boto eskubidea kentzeko Alemaniak eta Frantziako egindako proposamena.

Ohikoa dutenez, jorratu behar duten gaiari buruz zatituta hasi zuten atzo bi eguneko goi bilera Europako Batasuneko gobernuburuek. Aurrekontuetan diziplina zorrozteko eta defizitaren mugak gainditzen dituzten herrialdeen aurkako zigor prozedurak erabakitzea dute zeregin garrantzitsuena. Atzo iluntzean bilera hasi aurreko adierazpenak ikusita, ez da erraza izango gaur eguerdirako ados jartzea.

Angela Merkelek eta Nicolas Sarkozyk hilaren 18an Deauvillen hitzartutako proposamenak polemika sortu du. Bi puntu nagusi ditu eskaera horrek. Bata, Grezia salbatzeko indarrean jarritako salbamendu funtsa behin betiko sortzea; bestea, Egonkortasun Ituna betetzen ez dutenei EB barruko erakundeetan botoa emateko eskubidea kentzea.

Proposamen horren arazoetako bat da Lisboako Ituna moldatu beharko litzatekeela, eta jakina da zein prozesu luzea eta kalapitatsua den EBn itunak aldatzea. «Onartezina da ituna aldatzea estatukideen boto eskubideak mugatzeko, eta zintzo esanda, ez da errealista», erantzun die Barrosok Merkeli eta Sarkozyri. Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, «estatukideek inoiz ez lukete aho batez onartuko».

Jendaurrean aurka azaldu den lehen gobernuburua Greziako Giorgos Papandreu izan da. Ez da harritzekoa, gauzak gaur egun dauden moduan Greziak dituelako aukerarik handienak boto eskubidea galtzeko. Salbamendu plana Europako Diru Funtsaren moduko bat sortzearekin ez du hainbesteko arazorik Papandreuk. «Aztertzekoa» dela onartu du Barrosok.

Merkelen proposamenetako bat da EBko bankuek eta inbertsio funtsek ere parte hartzea salbamendu plan horietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.