Eguerdiko ordubatean elkarretaratzea egingo dute langileek lantokiaren aurrean. Basauriko lantoki nagusian bezalaxe, greba egiten ari dira baita ere Firestonek Igorren (Bizkaia) duen biltegian eta baita Bilbon duen egoitza nagusian.
CCOO eta ELA sindikatuek salatu dutenez, Firestone enpresan beste langile bat hil zen istripuz 2001eko abenduan. CCOOk iragarri duenez, Firestoneko zuzendaritzari "arlo horretan lana nola antolatzen den berrikusteko eskaera" egingo diote. Luis Migel Saenz ELAko kideak, berriz, "langileen segurtasuna bermatzeko neurri egokiak hartzeko ordua" dela azpimarratu du, eta "administrazio publikoak indarrean dagoen legediaren alde egiteko" eskaera egin du.
Lan-istripua
Basauriko Firestone enpresan 58 urteko langile bat hil da pieza batek harrapatuta
Basauriko (Bizkaia) Firestone enpresan 58 urteko langile bat hil zen atzo gauean, hiru metroko diametroa zuen pieza batek azpian harrapatuta. Langilea Gurutzerako erietxera eraman zuten, baina iritsi eta beherala hil zen. Heriotz istripu hori salatzeko 24 orduko lanuztea egiten ari dira Firestone enpresan. Lantegia erabat geldirik dago, atzo gaueko 22:00etan hasi zuten lanuztea eta gaur gaueko 22:00etan amaituko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu