Garbitzaileen greba

Basauriko garbitzaileak Ajuria Eneara abiatu dira oinez

Basauriko eraikin publikoak garbitzen dituzten 25 bat langile Ajuria Eneara abiatu dira gaur oinez. Ostiralean haruntz iristea espero dute, eta han Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri bilera bat egitea eskatuko diote. Urtarrilaren 13az geroztik greban daude Basauriko garbitzaileak, eta Ibarretxeri gatazka gainditzen laguntzea eskatuko diote.

2004ko urriaren 5a
12:39
Entzun 00:00:0000:00:00
ELAko ordezkari Jon Azpitartek esan duenez, egunean 15 eta 20 kilometro bitarte egin nahi dituzte. Gaur, Llodioraino iristeko asmoa dute, asteazkenean Murgiara, eta ostiralean Gasteizera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.