Baserriaren geroaren aldeko martxa egingo dute gazteek

Azpeititik hasi eta Durangora arteko ibilbidea egingo dute, bihartik igandera bitartean

Erredakzioa
2009ko urriaren 22a
00:00
Entzun
«Erreleboa emateko gogoz gaude». Hala diote Akuilu elkartean bildu diren nekazari gazteek. Eta euren berri eman eta baserriaren geroa aldarrikatzeko martxa egingo dute asteburuan. Ostiralean abiatuko dira Azpeititik eta igandean iritsiko dira Durangora. Ibilbidean zehar hainbat ekintza antolatu dituzte; horietan nagusia larunbat eguerdian izango da, manifestazioa egingo baitute Eibarren.

Ekimena aurkezteko egindako agerraldian, Akuiluko kideak ez ezik nekazaritzan urteak daramatzatenak ere izan ziren. Hain zuzen, belaunaldi aldaketa izan zuten mintzagai. «Baserritar izatea apustu bat da, apustu gogor eta zaila», zioen Antton Dorronsoro baserritarrak. Eta nekazari helduak apustu hori egiten dutenei laguntzeko prest daudela azaldu zuen.

Haren iritziz, nekazaritza eredu berriak bilatzea da lehen sektoretik bizi nahi duten gazteen erronka nagusia. «Gaurko gizarte industrializatu eta globalizatu honetan, zoritxarrez, elikadurak ez du herririk. Herrialdez herrialde hara eta hona dabilen espekulazio tresna da»,adierazi zuen.

Sistema horren hutsez baliatzea da gakoa Dorronsororen esanetan. «Merkataritza globalizatuhonek huts gehiegi ditu, eta horien artean zuen zirrikitua aurkitu behar duzue: kalitatezko janaria egin, bertatik bertarako janaria eskaini eta kontsumitzaileengana zuzenean iritsita.Horiek dira zuen lanerako tresnak», azaldu zien baserritik bizi nahi duten gazteei.

«Gizarte osoaren ardura»

Haren aholkuak eskertu zituzten Akuiluko gazteek. «Instalatu nahi dugun gazteok asko daukagu ikastekohaiengandik». Hala eta guztiz ere, beharrezkotzat jo zutenbestelakolaguntza ere. «Akuilutik indarra egingo dugu, baina baserritarrok bakarrik ez gara nahikoa, gizarte osoarena da ardura». Lehen sektorearekin zerikusirik ez dutenei eremartxan parte hartzeko eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.