Lan osasuna

Basoko langile bat hil da Muxikan

Gorozikako mendi batean basoa garbitzen ari zen langile bat da, Bizkaian.

Iker Aranburu.
2020ko uztailaren 3a
17:57
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Efe agentziari esan diotenez, 14:30ean larrialdi deia jaso du SOS Deiak zerbitzuak. Osasun zerbitzuak ez ezik, Bizkaiko suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat ere inguratu dira baso lanetan ari ziren Gorozikako mendi bateraino. Berandu, ordea, iritsi direnerako langilea hilik baitzegoen.

Iturriek  azaldu dutenez, langileak kolpe bat hartu du.

Aste honetan, gutxienez bi lagun hil dira lanean ari zirela. Atzo, bi kamioik elkar jo zuten Irunen (Gipuzkoa), eta ibilgailu txikienaren gidaria hil egin zen: J.E. izenekoa, 59 urtekoa, eta Lesaka herrikoa (Nafarroa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.