•Kutxetako batzarrak. Uztailean onartutako estatutu aldaketaren ondorioz, 100 kidetik 80 izatera pasako dira hiru kutxetako batzarrak. Azaroaren 21erako osatuko dituzte hiruak. Kutxa bakoitzeko 37 ordezkari aukeratu zituzten atzo. Gainerako aulkiak honela hautatzen dituzte: erakunde fundatzaileek (aldundiek eta hiriburuetako udalek) hamalau, bulegoak dituzten udalerriek hamalau, langileek sei, batzar nagusiek bost eta kultur eragileek lau. Kutxabankek bategiteak edo erosketak egin nahi izanez gero, hiru kutxetako batzarren onespena behar du.
•Kutxetako administrazio kontseiluak. Hamabosna kide dituzte. Sei dagozkie bezeroei, hiruna fundatzaileei eta udalei, eta bana batzar nagusiei, langileei eta kultur erakundeei.
•Kutxabankeko administrazio kontseilua. Honek ere hamabost kide ditu. BBK-k bederatzi ordezkari aukeratzen ditu, Kutxak lau eta Vital Kutxak bi.
Batzarren banaketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu