BBK-k iazko emaitzak hobetzea lortu du
BILBO. Urtarriletik martxora, 60,7 milioi euro irabazi ditu BBK-k, iaz garai berean baino %0,2 gehiago. Erakundearen esanetan, bi faktorek ahalbidetu dute hazkunde hori: batetik, negozio bolumenaren bilakaera onak, %7,5eko hazkundea izan duelako; eta, bestetik, administrazio gastuei eusteko hartutako neurriek. Sektoreko berankortasun maila txikiena izaten jarraitzen du, gainera: %2,9koa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu