BBK Bizkaiko aurrezki kutxako eta Kutxako -Gipuzkoa- administrazio kontseiluek gaur goizean egindako bileretan, Euskadiko Aurrezki Kutxa sortzea onartu dute. Horretarako, biak desegin egingo dira, gero Euskadiko Aurrezki Kutxa sortzeko. Honek bi haien "eskubideak, aurreikuspenak, akzioak, beharrak, erantzukizunak eta kargak" jasoko ditu, "likidaziorik gabe". BBK-k %60 jarriko luke, Kutxak bestea. Bilbon luke egoitza nagusia Euskadiko Aurrezki Kutxak.
Dena dela, azken erabakia kutxetako batzar nagusiek hartuko dute, eta bi herenen babesa beharko du bat-egiteak. Ehun kidek osatzen dute kutxa bakoitzeko batzarra.
Horra begira, astelehenean EAJk eta CCOOk sinatu zuten akordioaren arabera, BBK-ko batzarrean onartu egingo dute bat-egitea, EAJko eta CCOOko ordezkariek gehiengoa dutelako. Hala ere, Kutxako batzarrean ez dute biek gehiengo osorik, eta beste batzuen babesa beharko dute. Azaroaren bukaeran izango da batzarra.
Vital Arabako aurrezki kutxa ez dago bat-egitearen alde gaur-gaurkoz -PP eta PSE-EE dira nagusi han-.
PSE-EEk esana du ez dagoela orain alde, EAJk haiek "kontrolatzeko" asmoa duelako.
Hau da Kutxako batzarreko osaketa: 51 kide EAJk eta EAk, 18 PSE-EEl, 9 CCOOk, 8 Banatuz-ek, 3 PPk, 3 EBk, 3 EAE-ANVk, 2 Pixkanakak, 1 Aralarrek, 1 ELAk eta 1 LABek.
EkoNOMIA
BBK-ko eta Kutxako administrazio kontseiluek Euskadiko Aurrezki Kutxa sortzea onartu dute
Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrezki kutxak desegin egingo lirateke, gero Euskadikoa sortzeko. Dena dela, azkenean bietako batzar nagusiek onartu beharko dute hori. EAJk eta CCOOk astelehenean egindako akordioaren arabera, Bizkaian onartu egingo da bat-egitea. Gipuzkoan, azaroaren bukaerako batzarrerako, EAJk babes gehiago lortu beharko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu