BBVAk are gehiago irabazi du urte hasieran

2.200 milioi euroren mozkina izan du lehen hiruhilekoan, iaz tarte berean lortu zuena baino %19,1 handiagoa

BBVA bankuaren egoitza bateko nagusiko sarrera. LUIS TEJIDO / EFE
BBVA bankuaren egoitza bateko nagusiko sarrera. LUIS TEJIDO / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2024ko apirilaren 29a
09:03
Entzun

Bankuen emaitza oneko boladak ez du etenik. Interes tasa handien eraginpean, olatuen aparrean ari dira guztiak, eta BBVA ez da salbuespena. Aurtengo lehen hiruhilekoan, 2.200 milioi euro irabazi ditu, iaz tarte berean baino %19,1 gehiago. Eta hori, bankuen irabazien gaineko zerga berezia kontuan hartuta. Izan ere, bankuaren datuen arabera, 285 milioi euro ordaindu ditu zergetan, iaz baino %26,5 gehiago.

BBVAk 8.218 milioi euroren diru sarrerak izan ditu hiru hilabeteotan, iazkoak baino %18,1 handiagoak. Eta nola banatu dira diru sarrera horiek? Bada, 6.512 milioi maileguen itzulketatik eta haiei eragiten dieten interesetatik lortu ditu, iaz baino %15,4 gehiago. Beste 1.887 milioi euroak, berriz, komisioetatik lortu ditu. Horiek %31,1 handitu dira.

Urte hasiera ona izan da bankuen akziodunentzat, eta, Onur Genç bankuko kontseilari delegatuaren iritziz, hori izango da urte osoaren joera. Emaitzak «ezin hobetzat» jo ditu, eta iragarri urteko mozkin aurreikuspenak are hobeak direla. Egoitza nagusia Bilboko Kale Nagusian duen bankuaren aktibo guztien balioa 801.690 milioi euro da. Urte bakarrean %8,4 handitu da jabetza horien balioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.