Bederatzi kooperatibek osatzen dute Fagor taldea

2013ko urriaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Fagor Etxetresnak da Fagor taldearen barruan kooperatiba ezagunena beharbada, baina ez bakarra. Bideragarritasun arazoak etxetresna egileak dauzka, baina besteak osasun hobean daude. Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Ederlan, Fagor Electronica, Fagor Industrial, Mondragon Assembly, Fagor Koop E., eta Copreci dira kooperatiba horiek, Fagor Etxetresnekin batera. Fagor Industrialek, esaterako, garbi utzi nahi izan du Mondragon taldekoa dela, baina «enpresa subiranoa, nahiz eta marka komertziala partekatu». Fagor Industrialen emaitzak osasuntsuak direla azpimarratu zuen, etxetresnen egilearen arazoekin nahas ez dezaten. Onnera Group izena hartzear da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.