Altzairua. Duela bi aste, AEBek %25eko muga zerga jarri zioten altzairu inportatuari, eta %10ekoa aluminioari. Europako Batasuna salbuetsi du Trumpek, baina, apirilaren amaierarako harekin duen defizit komertziala txikitzeko akordiorik ez bada, hura ere zigortuko ditu.
Fruituak eta ardoa. Astelehenean, AEBetako 128 produktu jarri zituen Txinak bere lehen zerrenda beltzean: %25eko muga zerga pagatuko dute aluminio txatarrak eta txerriki izoztuak; %15ekoa, berriz, ardoak, fruitu lehorrek, fruta freskoak, altzairuak...
Jabetza intelektuala. Atzerriko konpainien inbertsioei jarritako baldintzen bitartez, AEBetako konpainien jabetza intelektuala lapurtzea egotzi dio Trumpek Txinari. Zigor gisa, %25eko muga zerga bat ordaindu beharko duten 1.333 produkturen zerrenda onartu du. Batez ere makinei, energia alorreko ekipoei, osagaiei eta produktu teknologikoei eragingo die.
Soja. Bere aurkako neurriei AEBetako 106 produkturen gaineko inportazioei %25eko muga zergarekin erantzun die Txinak: soja, kotoia,behikia, tabakoa, autoak...
BEGIA BEGI TRUK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu