Langile bat hil da Eguesibarren (Nafarroa), Foruzaingoak jakinarazi duenez. Sarriguren auzoan gertatu da ezbeharra, NA-2310 errepideko 21. kilometroan. Nafarroako Gobernuak baieztatu du lan istripua izan dela. Hildakoa ikastetxe bat eraikitzeko obretan ari zen lanean. Lehen informazioen arabera, lanetarako erabiltzen ari ziren makinetako batek kolpatu du.
Ezbeharraren tokira joan diren zerbitzu medikuak behargina suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Hildakoa 50 urteko gizonezko bat da.