abeltzaintza

Behi okelaren ekoizpena eta kontsumoa handitu nahi dute sektoreak eta administrazioak

Marka berria sortuko dute bertako okela saltzen duten harategientzat, Basque Label.

Haragitarako behiak, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2016ko maiatzaren 2a
07:46
Entzun

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek akordio bat lortu dute behi haragi sektorearen ordezkariekin, hiru lurraldeetan bertako haragi gehiago ekoitzi eta kontsumitzeko. Estrategia berriaren erabakietako bat izango da marka berria sortzea. 

Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak eman berri du estrategiaren berri, Bittor Oroz sailburuordea eta aldundietako nekazaritza arduradunekin batera.

Sektorearen aldetik honakoak izan dira: EHNE, UAGA, EHNE-Bizkaia eta ENBA sindikatuak, eta Harakai-Urkaiko eta Gitxegi.

Tapiaren arabera, sektorearen garrantzia eman behar zaio, eta merkatuak eskatzen duenari erantzun. "Behi haragiaren ekoizpena sustatu nahi dugu, eta balio kate osoa landu guztiak elkarrekin,. Landa ingurunea garrantzitsua da, baina sektore ekonomiko gisa ere garrantzia badu".

Sailburuaren datuen arabera, 4.500 esplotazio daude, horietatik 700 "profesionalagoak". 

Behi haragiaren kontsumoa ez dagoela hazten onartu du Tapiak, baina uste du kontsumitzaileak prest daudela bertako produktuak kontsumitzeko eta horien truke gehiago ordaintzeko. "Hori aprobetxatu behar da". Une honetan eskaintza txikiagoa da eskaera baino.

Laguntzak emango ditu Jaurlaritzak ekoizpena handitzeko —minimis estilokoak— eta hobekuntza genetikorako.

Hiltegien sarea antolatzeko mahai bat sortuko dute administrazioek eta sektoreak. Azken urteotan izan dira desadostasunak horren inguruan, Durangoko hiltegiari buruz esaterako. Helburua, abeltzainei zerbitzua ematea dela nabarmendu du sailburuak.

Harategiei dagokienez, marka berri bat sortuko dute: Basque Label Harategiak. Gaur egungo markarekin okela komertzializatzen dutenak gutxi direla aitortu du Tapiak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.