Berdin ezberdinak

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal instituzioek gauzak ezberdin egin nahi izatea gauza bat da. Baina besterik da Espainiaz haragoko atzerritarren begietara inork euskaldunak ezberdin ikustea. Berdin ezberdintzat jo dituzte Espainiako zenbait akzio, berbarako, Grezia eta Portugalekoak. Aurrezki kutxen egoera eta lan merkatua aipatu ditu NDFk eta berdintsu pentsatzen dute txerritxo ehiztariek: ezberdintasun gutxi dago atzerrian negozioak izan zein ez; Ibex-35en (-%1,27) dituzten arriskuak gutxitzekoa da joera. BBVAk (-%2,03) nahiz Santanderrek (-%1,15) egurra jaso zuten, eta, berdintsu, Renovables (-%3,02) eta burtsaren jabe Bolsas y Mercadosek (-%2,42). Zapateroren esanak bezain gorabeheratsua da egunotan akzio azokaren jarduera: baina 1.743 milioiren salerosketa, atzokoa, ez da handiegia. Urduritasunean egonkortu garela esan beharko. Eta horrek berdintsu balio du euroarentzat, Europako akzioentzat zein amerikarrentzat ere: berdin ezberdinak.



Espainiako aurrezki kutxen berregituraketa premia geroz eta agerikoagoa da. Valentziako CAM, Asturiasko Cajastur eta Kantabria nahiz Extremadurako kutxek bategite hotz baterako akordioa sinatu dute. CANek abiatu egitasmoaren antzekoa, alegia.



Euskal izenak ugaltzen ari dira Zeltiaren (-%2,35) administrazio kontseiluan: Soltxaga ministro ohia eta Vocentoren (-%2,5) presidenteorde Bergaretxe gehitu zaizkio Beasaingo alkate ohi Jauregiri eta Guipuzcoanoko (=) kontseilari ere baden Urkizuri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.