Lan gatazkak

Bergarako Industrias Betikon ez dute grebarik egingo

Gaur zen protesta hastekoa, baina lan itunari buruzko akordioa lortu dute zuzendaritzarekin.

Industrias Betikoren lantegia, Bergaran. GOOGLE MAPS
Iker Aranburu.
2021eko apirilaren 19a
11:23
Entzun

ELAk iragarri du langileek akordio bat lortu dutela Bergarako Industrias Betikon, eta enpresak onartu egin diela eskakizunen zati handi bat. Ondorioz, gaur hastekoa zen greba mugagabea bertan behera utzi dute langileek.

ELAren arabera, enpresak hainbat hobekuntza aurkeztu dizkio langileen ordezkaritzari, «in extremis», eta langile askok onartu egin dute. Horrela, adibidez, hitzarmen berrirako KPI +%1,5eko igoerak ezartzen dira: inflazioa negatiboa baldin bada, berriz, soldatak ez dira igoko. Gaueko ordutegian lan egiten duten langileen osagarria ere «nabarmen» hobetu du enpresak.

Sindikatua pozik agertu da akordio honekin, eta langileak zoriondu nahi ditu, «bat egitea eta antolatzea erabaki dutelako, greba mugagabera deituta». Are gehiago, «enpresa negoziatzeko eseri da, eta eduki nahikoak eskaini ditu, lantaldeak planto egin baitu, eta mobilizatzea erabaki, zalantzarik gabe. Hori da bidea» Egoera berean dauden langileak bide beretik jarraitzera animatu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.