Bizkaiko Bermudez dendetakolangileak kaleratzeko zorian jarri ditu katearen jabeak, Miro Taldeak, kontratuak hausteko erregulazio eskaera bat aurkeztuta. Taldeak biltegi bat eta bi denda ditu Bizkaian, bata Barakaldoko Max Center merkataritza gunean eta bestea Galdakaon, eta 46 langile. Administrazioak erregulazio eskaera onartzen badu, kalean geratuko lirateke guzti-guztiak.
ELA sindikatuaren arabera, Miro Taldeak krisia aitzakia gisa darabil Bizkaian dituen langile guztiak kaleratu eta dendak ixteko. Horregatik, zuzendaritzaren jarreraren kontra mobilizazio kanpaina bat hitzartzeko batzar batera deitu ditu 46 langileak, gaurko.
Miro Taldeak Hartzekodunen Legera jo zuen iragan urteko maiatzean. Handik hilabetera, «etorkizuna bermatzeko moduko» bideragarritasun plan bat aurkeztu zuen. Taldeak 1.442 langiletik 500 langile kaleratzea eta 134 saltokitatik 53 ixtea aurreikusten zituen plan hartan, gehienak Katalunian.
Otsailaren hasieran, berriz, Caixa Bankek eta etxetresna elektrikoak saltzen dituzten enpresen patronalak, Fape eta Fagor taldeak buru zituela, kereila kriminal bat jarri zioten Francesc Mirori, Miro Taldearen jabeari, kontabilitatea faltsutzeko delitua egiteagatik. Salaketa jarri ziotenen arabera, Hartzekodun Legera jotzean aurkeztu zuen txostenean ematen zituen datuak eta eurak zituztenak ez ziren berdinak. Itxura denez, Miro taldeak kontabilitate liburuetan emaitzak puztu zituen 2007an eta 2009an. Salatzaileen esanetan, hori egin ez balu 2008rako deseginda behar zuen taldeak.
Bermudezeko 46 langileak, kaleratzeko bidean
Biltegi bat eta bi denda ditu Bizkaian, bata Barakaldoko Max Centerren eta bestea Galdakaon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu