Berriz-Enpresa programa emaitzak hobetzen ari da

GASTEIZ.Jaurlaritzak eta merkataritza ganberek ziurtatu dute «egonkortuz» doala ixtear dauden enpresak beste batzuen eskuetan uztea helburu duten programak, Berriz-Enpresak. Iaz, hamahiru enpresaren eskualdatzea lortu zuen, eta datu horiek hobetuz doaz; aurtengo lehen seihilekoan, hamabi eskualdatze lortu ditu. Gainera, beste 188 enpresak hartu nahi dute parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu