SOSLAIA. Javier Sotil

Berrogei urte Mondragonen enpresetan

xabier martin
2014ko azaroaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Etxean dena emanda zegoen gidaria aukeratu du Mondragonek erretiroa hartu aurretik azken zerbitzua eskain dezan, ez nolanahikoa, taldearen aldi historiko batean lema eraman beharko baitu. Javier Sotilen ibilbide profesionala kooperatibismoari lotua dago estuki: Ulman, Imprecin eta Fagor Etxetresnetan zuzendaritzako lanak bete ditu, eta LKSko zuzendari nagusia izan da. Mondragoneko Ingeniaritza eta Enpresa eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendaritzan ere aritu da.

Nazioarteko merkatuen garapenean eskarmentuko enpresaria da, gainera, baita negozio berrien sustapenean ere. ISEA zentro teknologikoaren fundatzailea izan da, mcctelecom kooperatibarena, eta, Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzaren lehendakariorde gisa Mondragon Health eta Mondragoneko plataformak jarri ditu martxan, osasunaren zein ekonomia berdearen arloetan negozio berriak sustatzeko. Mondragon Unibertsitateko eta Garaia Berrikuntza Guneko lehendakaria da horrez gain, besteak beste. Mondragoneko Kontseilu Orokorrean eseri da urteotan korporazioko Industria arloko lehendakariorde gisa. Aurrerantzean mahaiburuan eseriko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.