Bertan behera geratu da ITA enpresako greba, akordioa lortu ostean

107 eguneko lanuztea egin dute, lan baldintzak taldeko beste enpresetakoekin parekatzeko eskatzeko

Erredakzioa
Herria
2011ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
107 eguneko grebaren ostean, lanera itzuli dira Zamudioko ITAko langileak. ITP taldeko enpresa da ITA. Taldeko gainerako enpresetan baino baldintza okerragoak dituztela diote beharginek, eta horregatik antolatu zituzten grebak. ELAk jakinarazi duenez, lan hitzarmen berria hitzartu dute zuzendaritzarekin, eta baldintzak gerturatzeko aukera emango du horrek.

2015era bitartean egongo da indarrean ituna. KPI+%1eko soldata igoera, hirugarren aparteko ordainsari kontsolidatua, barne promoziorako bermeak eta ordaindutako baimenenetan hobekuntzak lortu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.