Sprilurrek beste zortzi industrialde sustatuko ditu Gipuzkoan, eta horietan, 250 enpresek eta 8.000 langilek jardungo dute lanean. Sprilurrek bere kabuz eraikiko ditu Oiartzun, Errenteria, Mendaro eta Zestoako industrialdeak. Aldiz, tokian tokiko udalekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean eraikiko ditu Arrasate, Elgoibar eta Tolosakoak. 138 milioi euro inbertituko ditu, denera.
Atzo aurkeztu zituzten proiektuak, Oiartzungo Lanbarren industrialdean, eta han izan ziren Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu Ana Agirre eta Sprilurreko zuzendari nagusi Anton Zubiaurre. Iragarri zuten hirigintzarako prestatuko dituztela 675.000 metro koadro, eta Lanbarrengoa izango dela industrialde handiena.Ia 170.000 metro koadro edukiko ditu eta, besteak beste, Alditrans enpresak jardungo du han. Zubiaurrek adierazi zuen, gainera, Sprilurrek 340 milioi euro inbertitu dituela jada Gipuzkoan, eta lau milioi metro koadrotik gora prestatu dituela.
Beste zortzi industrialde eraikiko dituzte Gipuzkoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu