Granitoak eta marmolak lantzen eta banatzen ditu Ingemarrek, eta Usurbilen (Gipuzkoa) du lantegia. Ekainaren 6an hasi zuten mugagabeko greba Ingemarreko langileek, lan karga — eta enpresarentzat bideragarritasun plan bat eskatzeko.
Krisi betean dago enpresa. 2009an 175 langile zituen, baina orduz gero lantaldea txikitzen aritu da zuzendaritza, guztientzat nahiko lan ez zegoela argudiatuta. Gaur egun, 77 behargin geratzen dira. Enpresa batzordeak (ELAko lau kide eta LABeko bat) ziurtatu du 2014an geratzen ziren langileek beren soldataren zati bat utzi ziotela enpresari, diru horrekin materiala eros zezan. "Ez dakigu dirua nora joan den", azaldu dute langileen ordezkariek.