Aurten eta datorren urtean 60 milioi euro inbertituko ditu Gamesak Indian, hango merkatuan duen presentzia handitze aldera.Indiako merkatua estrategiko bihurtu da Gamesarentzat; dagoeneko salmenten %8 han egiten ditu. Eta enpresaren hazkundea ziurtatzeko ezinbestekoa deritzo inbertsio han berriak egiteari.
Konpainiak jakitera eman duenez, haize errotentzako palak fabrikatzeko gune bat zabalduko du aurten, herrialdearen ipar-ekialdera dagoen Gujarat estatuan. G5X haize errotentzako 0,850 kilowatteko potentzia duten palak egingo ditu hasieran. Eta denborarekin eredu gehiago ekoiztea da Gamesaren asmoa.
Turbinak eta dorreak fabrikatzeko lantegiak irekitzeko asmoa ere badu euskal enpresak. Iazko otsailean, berriz, lehen zentro teknologikoa martxan jarri zuen. Horrekin guztiarekin, aurten ehun lanpostu berri sortzea aurreikusten du konpainiak. Egun 330 langile ditu Indian.
Bi urtean 60 milioi euroren inbertsioak egingo ditu Gamesak Indian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu