EKONOMIA

Bideragarritasun plan baten eske, Incoesako langileek itxialdia egin dute Jaurlaritzan

Arantza Tapiari eskatu diote "benetako apustua" egiteko ehun produktiboaren alde.

2014ko urtarrilaren 29a
13:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako egoitzan itxialdia egin dute Incoesako langileek, Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuari eskatzeko "benetako apustua" egin dezala ehun produktiboaren alde eta bideragarritasun plan bat aurkez dezala Bediako plantarentzat (Bizkaia).

Langileek salatu dutenez, planta ixteko eta langile guztiak kaleratzeko asmoaren berri eman die enpresak. Bilera bat egitea galdegin diote Tapiari, "sarritan hitzeman arren oraindik ez baita bilera hori egin".

LAB sindikatuaren arabera, hamar lagun inguru sartu dira bulegoetara, eta kanpoan geratu dira gainerako langileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.