Bihar aukeratu du BBK-k Fernandezen ordezkoa
BILBO. Ia lau urte eta erdiko agintaldiaren ondoren BBK-ko lehendakaritza utzi zuen atzo Mario Fernandezek, 70 urte bete dituelako. Bihar bilera bat egingo du Bizkaiko kutxako administrazio kontseiluak haren ordezkoa hautatzeko. Xabier Sagredok ordezkatuko du Fernandez behin-behinean, eta faboritoa da karguari luzaroan eusteko. Kutxabankeko lehendakaritzan jarraituko du Fernandezek, hor ez dagoelako adin mugarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu