ekonomia

Bilboko Epaitegi batek dio enpresak segurtasun neurriak hartu ez zituelako hil zela langile bat

Supersur errepideko lanetan zendu zen Asier Irazabal, 2008an. LABen salaketari arrazoia eman dio epaileak.

2011ko maiatzaren 16a
18:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Bilboko Gizarte Arloko Epaitegi batek ateratako epaiaren arabera, Asier Irazabal Tamayo langilea bere enpresak lan istripuak saihesteko prebentzio planeko neurriak hartu ez zituelako hil zen, 2008an. Bilbon zendu zen, Supersur errepidea eraikitzeko beharrean ari zela. LABek auzitara jo zuen, eta epaileak arrazoia eman dio.

Enpresako arduradunek Irazabal tunel baten barrura bidali zuten matxura bat konpontzera, eta barruan zela sabaiaren zati bat erori eta azpian harrapatuta hil zen. Epaiak dio lanetako makinek geratuta egon behar zutela Irazabal lan hartan ari zela, eta ez zeudela.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako lanak ziren, Interbiak enpresaren bidez, eta LABek heriotza haren erantzule egin du aldundia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.