Garraoia

Bilboko portua, espero baino motelago

Lehen seihilekoan %6,6ko jaitsiera izan du, eta agintaritzak bi arrazoiri egotzi die: Petronorren geldialdiari eta zamaketarien grebaren ondorenari.

Kargaontzi bat zain, Bilboko portuan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Imanol Magro Eizmendi.
2021eko uztailaren 22a
14:18
Entzun

Bilboko portuak hilabeteak beharko ditu pandemia aurreko zenbakietara itzultzeko. Agintaritzak jakinarazi duenez, hori ez da aurten gertatuko eta 2022rako izatea espero du. Lehen seihilekoan 15,29 milioi tona zama mugitu dira portuan, pandemia aurreko azken urtean baino %6,6 gutxiago. Joera, halere, ona da eta ekaina eta uztailean erritmoa bizitu egin da, eta bigarren seihilekoan %10 inguru igotzea espero dute. Agintarien kalkuluen arabera, aurten 32,5 milioi tona zama mugituko dituzte guztira; 2019ko 35,4ak baino gutxiago.

Ricardo Barkala Bilboko portuko agintaritzako presidenteak aurtengo lehen seihilekoaren balantzea aurkeztu du, eta susperraldia motela izaten ari dela onartu. Zergatien azalpenean, erruaren zati handi bat zamaketariei egotzi die, ea iazko neguan haiek eginiko grebari: «Kalte handia egin zigun, eta erabaki ulertezin haren eragina nozitzen ari gara oraindik». Era berean kritikatu du oraindik ez dagoela haien jarduna arautuko duen lan marko orokorrik. Beste arrazoi handia Petronorren ekoizpen baxua da, hura baita portuko erabiltzaile handiena. Hark ekoizten du portuan mugitzen den zamaren erdia, eta Muskizen (Bizkaia) dituen bi findegietako bat geldirik dagoenez, asko nabaritzen da portuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.