Bilbon topagune agroekologiko bat sortu nahi du Labore-Bilbo elkarteak
BILBO. Bilbon «janari denda baino dezente gehiago» izan nahi duen «topagune agroekologiko» bat sortu nahi dute. Bultzatzaileen artean daude Bizkaiko EHNE, Errigora, Bizilur, Mundubat, Bizkaiko Emakumeen Asanblada eta GITE. Salneurri «justuak» izango ditu erosle zein ekoizleentzat, eta, tokiko produktuak eskaintzeaz gain, «kontsumitzaile arduratsuak hezteko tokia» izan nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu