Gipuzkoan, PSEren gertuko zerrenda geratu da hirugarren postuan lau ordezkarirekin, Pixkanaka Kaskari taldea laugarren postuan hiru eserlekurekin, CCOOko zerrenda bosgarren bi ordezkarirekin. Gainontzeko hiru ordezkariak Madrileko eta Valentziako bezeroek hautatu dituzte.
Vital Kutxan, berriz, PPren gertuko Vital Si zerrenda nagusitu da bederatzi ordezkarirekin, EAJren zerrendak zortzi eserleku lortu ditu, eta Biltzenenak bost; Candidatura Socialek ere bost aulki lortu ditu, Grupo Independientek lau, Cultura Vitalek hiru, eta PSEren gertuko zerrendak bi.
Bestalde, BBK-ko hauteskundeetan ez da sorpresarik izan, eta EAJren Aurrera zerrendak irabazi du hamazazpi ordezkari lortuta. Bigarren postuan geratu da CCOOen gertuko zerrenda zortzi aulkirekin, hirugarren PSEren gertuko zerrenda zazpi eserlekurekin, eta laugarren Biltzen bost ordezkarirekin.