Erregai sintetikoak edo beste irtenbideak iritsi bitartean, itsasontzi handien isuriak murrizteko zabaltzen ari den modua GNL gas natural likidotua da. CO2 isuri txikiagoak ditu, eta fuel olioaren oso antzekoa da, hura erretzeko motorren antzekotasunarengatik, baita eskaintzen duen potentzia mailarengatik ere. Hori bai, fuel olioak baino toki gehiago behar du, eta, ondorioz, ontzi handienentzat izan daiteke interesgarria, edukiontziak eramateko ontzientzat eta gurutzaontzientzat.
Gaur egun GNLarekin dabiltzan 444 itsasontzi daude jada itsasoan edo egiteko bidean, eta gehiago enkargatu dira. Wood Mackenzie aholkularitzaren arabera, hamarkada honetan hazten jarraituko du gas naturalarekin dabiltzan ontzien kopuruak, eta 2030. urterako GNLak ordezkatuko du petrolioan oinarritutako erregaien eguneko 700.000 upeleko eskaria.
Dena den,gobernuz kanpoko erakunde batzuek salatu dute, karbono gutxiago isuri arren, GNLa darabilten ontzietako batzuek metano mordoa atmosferaratzen dutela. Berotegi efektu handiko gasa da metanoa, eta, erakundeen arabera, hogei urteko tartean erregai horren eragina kaltegarriagoa izan daiteke beroketa globalerako, ordezkatu behar dituen fuel olioen isurketak baino.
Bitartean, gas natural likidotua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu