Bizkaiko gizarte programetarako 6,8 milioi euro emango ditu aurten BBK-k

Krisiak gehien eragin dien sendientzako eta ezindu eta gaixoentzako ekimenei eman die lehentasuna

Erredakzioa
Bilbo
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Bilbao Bizkaia Kutxak 6,8 milioi euro banatuko ditu irabazi asmorik gabeko Bizkaiko 209 erakunderen artean, gizartearen beharrizanak betetzeko programak finantzatzen laguntzeko. Aurrezki kutxak prentsa ohar batean azaldu duenez, krisiak gogorren eragin dien sendientzako eta gaixorik eta ezinduta dauden pertsonentzako egitasmoek izan dute lehentasuna aurten. Haiek jasoko dituzte laguntzen %74. Laguntzen %8 garapena bultzatzeko lankidetza programetarako izango dira; beste %8 ikerketa,garapena eta berrikuntza sustatzekoegitasmoentarako; eta %7adineko pertsonentzako ekimenetarako. Iaz baino %5 diru gehiago banatuko du guztira.

BBK-k lagunduko dituen programa guztiek gizartearen beharrizanak betetzea dute helburu, baina bakoitzak jarduera esparru bat landuko du. Alzheimerra duten gaixoei eta haien senideei ahalik eta arretarik onena eskaintzea izango da egitasmoetako baten helburua; mendekotasuna duten adinekoentzako eta haien zaintzaileentzako oporraldi programa bat martxan jartzea beste batena, edo adinekoen arretarako gizarteratze enpresak abian jartzea; Bilbo Zaharreko neskatoak eta mutikoak gizarteratzea eta eskolatzea beste batena, edo ezintasun intelektualen bat duten presoei birgaitzen laguntzea.

Hamar urte dira BBK-k gizarte priektuak laguntzeko egitasmoa hasi zuela. Ordutik, 57,5 milioi euro erabili ditu horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.