Bizkaiko kiroldegietako langileen %90ek greba babestu dute

Langileek hamar greba egunetara deitu dute: apirilean egingo dituzte sei, eta maiatzean lau. 2.000 lagun inguruk egiten dute lan sektorean, eta hitzarmena berritzeko eskatu dute.

Bizkaiko kiroldegietako langileak greban, Sopelan. ELA sindikatua
Bizkaiko kiroldegietako langileak greban, Sopelan. ELA sindikatua
asier gonzalez de san pedro
2024ko apirilaren 10a
15:25
Entzun

Bizkaiko kiroldegietako langileek lehen greba eguna egin dute gaur. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Ā«Bilboko udal igerileku guztiakĀ» itxita egon dira. 2.000 lagunek lan egiten dute sektore horretan, eta hamarretik bederatzik baino gehiagok bat egin dute deialdiarekin. Sektoreko hitzarmena berritzeko eskatu dute. Izan ere, 2022. urte bukaeratik ez dute ituna berritu.

Sindikatuak jakinarazi duenez, beste bederatzi greba egunetara deitu dute: apirilean beste bost egingo dituzte, (11,12,13,15 eta 16), eta maiatzean, lau (7,8,9 eta 10). Eskualdeka mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute: bihar, Sopelatik Leioara bizikleta martxa egingo dute, eta etzi Bilboko kaleetan kalejira bat, besteak beste.

ELAk ez ezik, LABek, CCOOk eta UGTk ere babestu dituzte deialdiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.