Bonuak laguntzetatik deskontatuko dizkiote AIGri
WASHIGTON. AEBetako Gobernua ez dago ados AIGko zuzendariek 165 milioi dolarreko gainsariak jasotzearekin, eta horregatik, estatuak aseguru etxeari emandako 30.000 milioi dolarreko laguntzatik kopuru hori kentzeko asmoa duela jakinarazi du. Hala ere, onartu du «zaila» izango dela hori lortzea. Edward Liddy AIGko kontseilari delegatuak ere onartu du ekintza «gustu txarrekoa» dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu