Irailean ere ez da aurrerapen handirik egin negoziazio kolektiboan. Lan Harremanen Kontseiluko azken txostenaren arabera, abuztuaren amaieran 399.757 zeuden lan hitzarmenik gabe Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 30 egun geroago, 387.944 dira. Lan baldintzak hitzartu dituzten 12.000 langile horien artean bost sektoreko ituna sinatu dute: Arabako hiru (ardogintza, okindegiak eta lehen sektoreko sasoikako langileak), eta Gipuzkoako bi (aparkalekuetako eta TAOko langileak eta Transitoko Enpresak).
Batez beste %1,23ko soldata igoera dute EAEn sinatutako itunak, eta %0,95ekoa Espainian sinatu arren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eragina dutenak zenbatuz gero.