Krisia hasi zenetik trafikoaren %25 galdu ondoren, iaz berriro handitu zen jarduera Bilboko portuan. Guztira 29,6 milioi tona irten ziren portutik edo handik atera, aurreko urtean baino 650.000 tona gehiago (+%2,24). Kopuru horretatik gora igo dira likidoak (%4,65) eta solidoak (%3,65), eta konpentsatu egin dute kontainerren garraioan izandako jaitsiera (-%0,54).
Handitu egin da Bilbo-Portsmouth (Ingalaterra) ferry-a erabili zutenen kopurua (+%16), baina jaitsi, berriz, itsas-kruzeroetan Getxoko nasara iritsitakoak (-%15).
Atutxak nabarmendu du Bilboko portua ekonomiaren "termometroa" dela, eta hark hobera egiteko itxura duenez, portuan ere trafikoa igoko dela espero du. Iazko antzeko hazkundea espero du 2014an.
Trafikoaren %45 Europako herrialde atlantikoetara doa edo handik dator. Ameriketako kostalde atlantikoaren iparraldeak du trafikoaren %16, eta %6, berriz, Karibeak, Hego Amerikak eta Asia-Ozeano Bareak.