Lehengaiak

Brent upelak 80 dolarreko muga hautsi du

Azken urtean ia biderkatu egin da prezioa, eskaria eskaintza baino gehiago handitzen ari delako.

Pakistango gasolindegi bateko langilea, erregaiaren prezioa erakusten. ARSHAD ARBAB / EFE
Iker Aranburu.
2021eko irailaren 28a
18:57
Entzun

Energiaren garestitzearen inguruko kezkak zabaldu egin dira, petrolioa batu baitzaie gasaren eta argindarraren prezio igoerari. Aste batzuk daramatza goranzko bidean petrolioak, baina aste honetara arte ez du Brent upelak 80 dolarreko marka hautsi, lehen aldiz azken hiru urteetan. Edonola ere, egunak aurrera egin ahala, berriro merkatu da, eta 79 dolarretik behera salerosten ari da arratsaldean.

Brent upelaren prezioa ia bikoiztu egin da azken urtean, eta horren eskutik itzuli da 80 euroren mailara, baina muga hori ere laster gaindituko dutela uste dute analistek, eskaintza ez delako gai eskaintzaren hazkundeari erantzuteko. Goldman Sachsek, esaterako, iragarri du urtea amaitu aurretik 90 dolarrera helduko dela —2014ko uda arte egin behar da atzera prezio horiek ikusteko—.

Garestitzearen arrazoien artean dago herrialde batzuetan erreserba maila apal dagoela, eta horiek bete beharrak eskaria handitu duela, noiz eta kontsumoa pandemia aurreko mailara gerturatzen ari den honetan. Gainera, Txinan eskaria handitzen ari da, zentral elektriko batzuk erregai gisa erabiltzen ari baitira ikatzaren ordez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.